"Azerbaian eta Georgiako ligak Estatu Espainiarreko 2. mailarekin alderatu daitezke"

Erredakzioa 2014ko abu. 10a, 17:50

MIKEL ALVARO (Amurrio, 1982) futbolari profesionala da eta ibilbide luzea bete du. Horrek Azerbaianera eraman du jokatzera. Baina Inter Baku taldean lehiatu baino lehen Georgian eta Estatu Espainiarrean egon da.

Orain Azerbaiananen jokazen duzu, zer nolako esperientzia izan duzu herri horretan lan egitea kirolari gisa? Europa mailako txapelketa jokatu duzu, ezta?

MIKEL ALVARO (Amurrio, 1982) futbolari profesionala da eta ibilbide luzea bete du. Horrek Azerbaianera eraman du jokatzera. Baina Inter Baku taldean lehiatu baino lehen Georgian eta Estatu Espainiarrean egon da.

Orain Azerbaiananen jokazen duzu, zer nolako esperientzia izan duzu herri horretan lan egitea kirolari gisa? Europa mailako txapelketa jokatu duzu, ezta?

Esperientzia oso gogorra da etxetik, senideetik eta lagunetik oso urrun nagoelako. Baina oso zoriontsu sentitzen naiz gogoko dudana egiten bizi ahal dudalako. Eta gainera beste herrialde batzuk ezagutu ditut, kultura eta ohitura oso ezberdinak dituztenek.

Europa League txapelketaren aurreko kanporaketak jokatzeko aukera izan dut 3 alditan. Lehen aldian Dinamo Tbilisi taldearekin. Atenaseko AEK-k kanporatu gintuen multzotan sartu baino lehen. Hurrengo biak oraingo taldearekin jokatu ditut, Inter Baku-rekin.

Inter Baku hirian dauden lau klubeetako bat da eta eta Azerbaianeko indartsuenen artean dago. Liga eta kopa irabazi du behin baino gehiagotan. Pasa den denboraldian bigarrenak izan ginen Ligan.

Azerbaianen futbola da gehien jarraitzen den kirola eta astero 3 partida garrantzitsuenak eskaintzen dituzte telebistan.

Dinamo Tisblisin ere jokatu duzu eta gainera txapelduna izan zara Georgian. Nola deskribatuko zenuke zure ibilbidea Georgian eta zer da ikasi duzuna, gehien gustatu eta gehien kostatu zaizuna? Zer nolako harrera izan zenuen eta zein da utzi dizun sentsazioa?

Esperientzia izugarria izan zen, denboraldi berean Liga eta Kopa irabazi genuen eta. Eta nik, pertsonalki nire urte hoberenetariko bat egin nuen, 19 gol sartuz.

Gol ugari sartu dituzu Georgian, nahiz eta 2.B mailan gol asko zenituen, nolako maila dago Georgian eta nolakoa Azerbaianen? Zeintzuk izan dira zure emaitzak Azerbaianen?

Azerbaian eta Georgiako ligak Estatu Espainiarrean dagoen 2. mailarekin alderatu daitezke. Azerbaianen egindako lehenengo denboraldia ez zen hasi ni gogoko izango nukeen moduan. Mina hartu nuen eta arazo ugari eman zizkidan horrek. Hala ere 27 partida jokatu nituen eta 6 sartu nituen liga eta kopa artean.

Futbolean hasi zinenean, noizbait pentsatu zenuen hain ibilbide bitxia izango zenukeela? Zeintzuk zure ibilbidearen gauza onak eta txarrak?

Umea zarenean eta futbolean jokatzen hasten zarenean beti daukazu horretan lan egiteko ilusioa. Hala ere beti jakin izan dut gauza zaila dela. Nik lortzeko aukera izan dut baina bidea ez da batere erraza izan.


Futbol jokalari profesionala izanik, gazteren bat zure eredua jarraitu nahiko balu, zer esango zenioke?

Nik esango nioke egunero gozatu behar duela egiten duenarekin eta une zailetan indartsua izan behar duela eta inoiz ez duela amorerik eman behar.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide