Amurrioko Kultur Etxean “Puerto Lápice” literatura-ikastaroa eskainiko dute. Eduardo Frailek emango du eta bere helburua Barrokoaren literatur-lanak azaltzea eta hurbiltzea izango da: Cervantes, Shakespeare, Lope de Vega, Calderón, Quevedo, Góngora eta Axular landuko dira.
Interesa pizteko testuinguru historikoa eta gaien garrantzia azpimarratuko dute.
Ikastaroa irailaren bukaeran abiatuko dute eta abenduan bukatuko da. Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte 19:15ean hasi 20:45ean bukatzeko. Hurrengo egunetan izango dira hitzorduak: irailaren 25ean, urriaren 9an eta 23an, azaroaren 6an eta 20an eta abenduaren 4an eta 18an -guztiak ostegunak-.
Izena emateko interesdunek Amurrioko Kultur Etxera jo beharko dute irailaren 16 eta 24 bitarte. Herrian erroldaturik daudenek 21 euro ordainduko dute eta gainerakoek 35 euro.
Antolatzaileek azaldu dute ez dela garrantzitsua bakoitzak duen trebakuntza maila, edonork parte hartu dezakeela baldin eta bere prestakuntza kulturala hobetu nahi badu.