Hedabideek zabaldu dute gaur goizean eman dela isuria eta printzipioz ez direla arrainik hil. Eusko Jaurlaritzak azaldu du sosa diluituta dagoel %5ean eta ur nahiko dagoela orain ibaian eta horren ondorioz ez dela animalirik hilik topatu.
Hedabideek adierazi dute enpresak berak jakinaren gainean jarri duela Ura Agentzia eta bere teknikariek garbitu dutela isuriaren zati bat. Beste zati bat leku zailean dago kokaturik irisgarritasunaren aldetik eta ez dute garbitu.
Teknikariek adierazi dute ura aldagai normaletan dagoela.
Arrainak hilik Aretan
Duela bi aste arrainak hilik ikusi zituzten herritarrek Aretan. Nahiz eta behin-behineko txostenik ez den egin, basozainek azaldu zioten Laudioko Udalari uraren kalitatearen eskasa -oxigeno falta- izan zela arazo horren arrazoia.