Saratxo Bizirik 2.0 plataformak salatu du Aldundiak bere pankartak kendu dituela

Erredakzioa 2014ko abu. 5a, 10:53

Oharra plazaratu du Saratxo Bizirik 2.0 plataformak salaketa egiteko. Taldeak azaldu du abuztuaren 1ean gertatutakoa: “Arabako Foru Aldundiko langileak Saratxoko landa pribatuetan topatu ditugu errepidearen proiektuaren inguruko pankartak kentzen. Hauek duela bi hilabete hasi ginen kokatzen herrian zehar.”

Talde politikoei zein herritarrei eskatu diete laguntza salaketa zabaltzeko.

Oharra plazaratu du Saratxo Bizirik 2.0 plataformak salaketa egiteko. Taldeak azaldu du abuztuaren 1ean gertatutakoa: “Arabako Foru Aldundiko langileak Saratxoko landa pribatuetan topatu ditugu errepidearen proiektuaren inguruko pankartak kentzen. Hauek duela bi hilabete hasi ginen kokatzen herrian zehar.”

Talde politikoei zein herritarrei eskatu diete laguntza salaketa zabaltzeko.

Gutuna politikariei

Aipatutakoaz gain, beste ekimena abiatu du Saratxo Bizirik 2.0. eta politikariei gutuna bidali diete. Testuan adierazten dute oso etsituta daudela haien jokaera dela eta.

Plataformak azaldu du Arabako Batzar Nagusietan onartutako mozioaren harira bilera egin dutela Herrilan eta Garraio Sailarekin A-625 errepidearen saihesbidearen proiektua aztertzeko baina bere ordezkariek ez dutela aintzat hartu azaldutakoa.

Plataforma ziur dago Aldundiak baliabide tekniko gehiago dituela baina sen onez jokatzeko eskatu dio.

Horren ondorioz ordezkari politikoei urratsak ematea eta bilerak egitea eskatzen diete konponbidea bilatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide