Udalak autokarabanen eta akanpalekuen erregulazioaren inguruko ordenantza onartu du eta lehenengo aparkalekuen lanak esleitu ditu. Azkenaldian autokarabanen erabilerak gora egin duela ikusita, Telefonica eraikina dagoen Araba kalean bi plaza egokitzea erabaki dute. Ibilgailuek gehienez hiru egun igaro ahal izango dute.
Aparkalekuko erabiltzaileak arau batzuk betetzea ezinbestekoa izango da, hala nola, autokarabanek ezingo dute martxan daudenean baino leku gehiago okupatu, aulkiak eta mahiak ateratzea adibidez debekatua egongo da.
Horrez gain, ezin izango dira ur zikinak ez dagokien lekuan bota, elkarbizitza edota trafikoa aztoratu, eta ingurugiroan kalteak eragitea eta arropa zintzilikatzea debekatuta egongo da.
Kanpaldi libreak
Bestalde, ordenantzan ere akanpaleku librea debekatzen da, kanpin dendak, furgonetak, karabanak edota beste motatako elementuak erregulatutako lekuetatik kanpo instalatzea debekatzen da, alegia.
Hala eta guztiz ere, kanpatu ahalko da lurzorua publikoa bada eta pribatuen kasuan jabearen baimenarekin egiten bada. Gainera, gehienez hiru denda izan ahalko dira eta beste denda multzotik kilometro bateko distantzia dagoenean.
Ordenantza dioen arabera akanpaleku librea egiten duenak 50 eta 750 euro arteko isuna jaso ahal izango du eta arau hauste larriek 1500 eta 2500 euroko isuna ekarriko dute. Aparkalekuaren lanek 13.408,43 euro balioko dituzte eta Menoyo Gotxi eraikuntza enpresak egingo ditu.
Udal Osoko Bilkuran EAJ eta PSE-EE taldeek alde bozkatu zuten, Bilduk aurka eta PP abstenitu zen, ez baitzuen ordenantza egiteko beharrik ikusten.