Helarazitako prentsa-oharrean adierazitakoaren arabera, “gardentasunari eusteko" apustuaren barruan argitaratu du Amurrioko Udalak bere webgunean 2011-2014 legegintzaldian zehar kontratatu dituen obra guztien zerrenda. Ekimen hori, bada, Gardentasunari, Informazio Publikoari eta Gobernu Onari buruzko Legearen baitan ulertu behar da.
Obren zerrendan, hain zuzen, hainbat datu ageri dira zehaztuta: xedea, aurrekontua, adjudikatzaileak, prozedura, zenbatekoa eta esleitzeko erabakia hartu duen organoaren izena. Obra horietatik aipagarriena edateko uraren sarea berritzeko proiektua izan da, 733. 190,57 euroko aurrekontua izan du-eta.
Gardentasunari dagokionez, bada, zera gehitu du Josune Irabien alkateak: herritarrek datuok ezagutzeko eskubide osoa daukatela, eta datozen hileotan gardentasunari buruzko protokoloa osatzearekin batera, beste hainbat neurri hartuko direla.
Albiste honi atxikia duzue egindako obra-kontratazioen zerrenda.