Iragan uztailaren 24an, Mikel Alvaro Amurrioarrak Azerbaianeko Inter Baku taldearekin Europa League txapelketan parte hartu zuen. Inter Baku kanporatua izan zen Elfsborg taldearen aurka; uztailaren 7an jokatutako joaneko partiduan Mikel Alvaroren taldeak 1-0 irabazi zuen, hurrengo partiduan Elsborg taldea 0-1 irabazi ostean azken honek penaltietan Inter Baku taldea gailentzea lortu zuen.
Mikel Alvaro 1982an jaio zen Amurrion. 2000. urtetik aurrera hainbat futbol taldetatik pasa da, haien artean: Gasteizeko Aurrera, Amurrio, Lleida eta Numantzia. 2011n Numantzia taldea utzi eta Georgiako Dinami Tbilisi futbol taldean bi denboraldiz jokatu zuen. 2013tik aurrera Inter Baku taldean ibili da, Azerbaianeko lehen mailan.
FC Inter Baku 1997an sortu zen Azerbaianeko futbol taldea da. Bere herrialdeko lehen mailan jokatzen du eta 2008an liga irabazi zuen lehenengo aldiz. Gaur egun Azerbaianeko talderik aberatsenetarikoa da.