Kantauriko Urkidetza Ur Patzuergoak Lexartzun dagoen ur-biltegia konponduko du hurrengo urteetan egingo dituen konponketa-lanen proiektuetako bat izanik.
Aiarako Eskualdeko ur-hornikuntzako azpiegituren erregulazioaren inguruko txostena egin ondoren, betoi armatua duten zatiak konpondu eta goialdeko irazgaiztasuna hobetu behar zela ikusi zuen.
Ur-biltegia 1974. urtean eraiki zen eta Amurrio urez hornitzen duen biltegi nagusia da. 2013 urteko azaroan, garbiketa egingo zela aprobetxatuz, biltegiaren egoera ikusi zuten berrogei urte ondoren. Betoi piezen egoera, oinarriak eta horma perimetralak batez ere, egokia zela egiaztatu zuten, baina betoi armatuaz egindakoak aldiz, hondatuak zeuden.
Konponketa lanek 151.956,76 euro balioko dituzte eta hamabi asteko epea izango dute. Diru kopurua Aiarako Ur partzuergoa Kantauriko Urkidetzak ordainduko du guztiz. Partzuergoak Aiaraldeko herri ezberdinetako ur-hornikuntza eta saneamenduko azpiegiturak gauzatzea eta horien ustiapena kudeatzea du helburu, bai eta kontsumo publikoko uren kalitatea kontrolatu, zaindu eta horri buruzko informazioa eman ere.