Amurrioko Euskotarrak jai kuadrilak mende erdi bete ditu kalejirak egiten datorren urtean. Urtemuga finantziatzeko diru lortu asmoz ekitaldi bereziak prestatu dituzte. Ekintzetako bat antzinako ohiturak berreskuratzea izango da, zeinetan eragilearen fundatzaileetako batzuk hartuko duten parte. Era honetan, belaunaldi ezberdinen arteko harremana sendotu eta nabarmendu nahi dute. Ospakizuna nola egingo duten zehaztu ez badute ere, datorren urtean izango dela aurreratu dute.
Txartel propioa
Bestetik, bazkide txartel bat jarri dute salgai kideen artean 3 euroren truke. Karnetak eskuratzeko Araba Euskarazeko denda zaharrera bertaratzeko deia egin dute, hots, frontoi kalera. Erantsi dutenez, ostegunero 18:00etatik 19:30ak arte egongo da zabalik. Dena dela, eskaera egiteko facebooketik mezu pribatu bat bidaltzeko aukera ere izango dutela interesatuek erantsi dute, "Euskotarrako koadrila" kontuaren bidez.