Jai Herrikoien aldeko batzordeak zabaldu Amurrioko Jaietan txosnetan eskainiko duten egitaraua. Musika eskaintza anitza izango da; abuztuaren 12an Las Tea Party Djak arituko dira eta hurrengo egunean Izatefaltsua, Willis Drummond eta 3Gabe2. Ekimen ibiltariak ere egingo dituzte musikari lotuta: Erdizka Bafletan eta Ttek Elektrotxarangak herriko kaleetatik igaroko baitira abuztuaren 13 eta 14an.
Bertsolaritzarako tartea ere egongo da abuztuaren 12an Oihane Perea, Asier Rubio eta Josu Camporen eskutik.
Bestalde, ohiko hainbat ekintza prestatu dituzte esparru ezberdinak uztartuz; kirola, historia, aldarrikapen politikoa edo aisialdia. Beraz, mendi txirrindula lasterketa, argazki zaharren erakusketa, Babiora igoera, herri kirol basatiak, lehiaketa gastronomikoak, Gotzon Landeta mus txapelketa, aldarrikapenen altxorra ginkana eta mobilizazioak ere egingo dituzte.