Udalak Zabaleko kaleko urbanizatze-lanak berriro martxan jartzeko data aurreratzea onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrean. Horrela, lanak udan jarraituko dituzte eta 2015 urteko otsaila arte iraungo dute etenik gabe. Lanen lehenengo fasea egina dago, baina oraindik %71 egin gabe dago. Guztira, 7 edota 8 hilabete iraungo dituzte eta aurrekontua 887.352,89 eurokoa izango da.
Urbanizatze lan horiek Zabaleko kalean eta 1 zenbakitik 12ra joaten diren zehar kaleetan egingo dira eta auzoan jarriko den bidegorria orokorrera lotuko da. Gainera, Zabalekoko hegoaldea ere urbanizatuko da auzokideek adostu zuten moduan. Obrak hiru faseetan egiteko proiektatuak daude eta uztailean indusketa lanekin hasiko dira.
Proiektua San Jose auzorako errehabilitazio-lanen barruan dago, non auzokideek euren ekarpenak egin baitzituzten.