Saratxo Bizirik 2.0 graffiti lehiaketa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2014ko uzt. 17a, 19:44

Saratxon errepide berria egiteko proiektua dela eta Saratxo Bizirik 2.0 plataformak graffiti lehiaketa antolatu du Saratxo eta industrialdea konektatzeko egin nahi duten saihesbidea aurka.

Lehiaketak, baldintza bakarra dauka, hain zuzen, errepidearen arazoa bertan islatzea. Horretarako, graffiti egileek epea zabalik izango dute uztailaren 23tik 30era. Izan ere, bertaratzeko eta marrazteko plataformako kideekin harremanetan jarri beharko dira graffiti egileak, arazoak saihesteko, hurrengo posta elektronikoaren bitartez: saratxobizirik2.0@gmail.com. 

Saratxoko proiektua dela eta Saratxo Bizirik 2.0 plataformak graffiti lehiaketa antolatu du Saratxo eta industrialdea konektatzeko egin nahi duten saihesbidea aldatzearen aurka. Lehiaketak, baldintza bakarra dauka, hain zuzen, errepidearen arazoa bertan islatzea. Horretarako, graffiti egileek epea zabalik izango dute uztailaren 23tik 30era. Izan ere, bertaratzeko eta marrazteko plataformako kideekin harremanetan jarri beharko dira graffiti egileak, arazoak saihesteko, hurrengo posta elektronikoaren bitartez: saratxobizirik2.0@gmail.com. Amaitzeko, egindako graffiti guztien artean irabazle bakarra aukeratuko dute eta eliza azpiko horman graffitia egitea sari gisa izango du.

Lehiaketaren zergatia

Orain dela hilabete batzuk Arabako Foru Aldundiak Amurrioko sarbidea, Saratxo eta industrialdea konektatzeko proiektua aurkeztu zuen. Horren aurka, Saratxo Bizirik 2.0 plataforma sortu zuten eta hainbat jarduera ezberdin antolatu dituzte proiektua salatu eta gelditu nahian. Amurrioko Udalak bere aldetik, ibilbidea aldatzeko proposamen eskaera aurkeztu zuen, baina Foru Aldundiak proposamen hori atzera bota zuen, oso garestia zelako, eta gauzatu ahal izateko pasabidea egin beharko litzakeelako trenbidearen azpitik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide