Amurrioko Udalak 36,6 hektareatan sasitza kenduko du. Horretarako 19.024,96 euro bideratu ditu eta “Explotaciones Forestales Jiménez Araba, S.L” enpresak gauzatuko ditu lanak.
Lan horien helburua da mendi publikoetan zuhaitzen iraupena bermatzea. Berez, pinu radiataren koniferoz landatutako 16,07 hektarea, 1,21 hektarea sequoia sempervirens-ez eta 19,08 haritz amerikarraz, urkiz eta artziz landatu diren eremuak garbituko dira.
Zuhaitz horiek guztiek aurrera egin dezaten garbiketa eta mantenua behar dute, bestela haiekin lehiatzen diren sasiak bere hazkundea oztopatu dezakete. Koniferoen kasuan lehenengo hiru urteetan egin behar dira lan mota horiek eta gainerako espezien kasutan lehenengo bost urteetan zehar.
Zuhaitzen mesederako ez ezik beste xede batzuk betetzeko ere egingo dira lanak. Alde batetik suteak ekiditeko eta bestetik abereen mugimendua errazteko.