"Tai Chi eta Yoga ikasi dut, bestela nahiz eta gehiago entrenatu ezinezkoa zen hobetzea"

Erredakzioa 2014ko uzt. 17a, 13:16

MANUEL HIDALGO (Amurrio, 1959) atleta da eta hainbat domina eta txapelketa irabaztea lortu du, diskoa, pisua, mailua edo barra jaurtiz. Beterano mailetan ibilbide luzea bete du eta gainera etorkizunean erronka gehiagori aurre egin nahi die.

Zein da jorratzen duzun diziplina?

Bueno, lehenik eta behin, ni ehiztaria naiz. 30 urte eman ditut gauza bera egiten. Urritik hasita urtarrila heldu arte ehiztaria naiz eta otsailetik uztaila bukatu arte atleta naiz.

MANUEL HIDALGO (Amurrio, 1959) atleta da eta hainbat domina eta txapelketa irabaztea lortu du, diskoa, pisua, mailua edo barra jaurtiz. Beterano mailetan ibilbide luzea bete du eta gainera etorkizunean erronka gehiagori aurre egin nahi die.

Zein da jorratzen duzun diziplina?

Bueno, lehenik eta behin, ni ehiztaria naiz. 30 urte eman ditut gauza bera egiten. Urritik hasita urtarrila heldu arte ehiztaria naiz eta otsailetik uztaila bukatu arte atleta naiz.

Nire prestaketa fisikoa neguan egiten dut, mendian 250-300 ordu egiten baititut, gutxi gorabehera, oilagorraren ehizan. Berez, oso lehiakorra naizenez Euskadiko oilagorra txapelduna izan naiz eta Espainian eta Euskadin hiru aldiz bigarren geratu naiz.
Baina behin El Reforretik igaro nintzen eta bertan Jose Maria Aldai zegoen. Bera Espainiako txapelduna izan zen 1967. urtean xabalina jaurtiketaren esparruan eta esan zidan nire gorputzari esker jaurtitzailea izan nintekeela. Nik ez nuen inoiz horrelakorik pentsatu.
Berak prestatu ninduen eta zaletasun gisa hartu nuen. Ehiztaria nintzen eta kirolarekin orekatzen nuen nire bizitza.
Ez nuen inor garaitu nahi, nire buruaren aurka lehiatzen nintzen gehienbat. Orduan konturatzen zara ez dela gauza bera bakarrik jokatzea. Taldean aritzen denean jendeak alboan duenari begiratzen dio lagundu diezaion.
Dena den, lehiaketetan parte hartu nuen eta emaitza onak lortu nituen. Aurten disko jaurtiketa diziplinan txapelduna izan naiz Araban. 27 aldiz irabazi dut txapelketa hori diziplina ezberdinetan, jaurti dut pisua, mailua, euskal barra, diskoa... Duela urte batzuk hirugarren izan nintzen euskal barra diziplinan Zorrotzan, kategoria absolutuan.
Duela urte asko beteranoentzako atletismoan murgildu nintzen. Espainiako 8 txapelketa irabazi ditut: 6 nik bakarrik eta beste 2 La Blanca-Gasteizko Udala taldearen eskutik. Aurten klub honek fitxatu nau eta Atletismo Laudio utziko dut. Berez klub honekin atletismo eskola irekiko dugu El reforren aurten, irailetik aurrera. Beste batek lasterkariekin lan egingo du eta nik jaurtiketa landuko dut. Joko moduan, plastikozko diskoa erabiliko dugu eta.
Oso ezberdina dira beteranoentzako txapelketak?
Beterano mailan bost urtetako kategoriak daude, 35-40 urtetakoa, 40-45 urtetakoa...
Pasadizoa kontatuko dizut. Aurten Espainiako txapelketan egon gara 740 kirolari, Huelvako Iberoamerikar estadioan eta ikusgarri izan da.
Ni domina itxaroten nengoen eta ikusi nuen 90-95 urtetako gizonezkoen lasterketa zela 100 metrotan. Hiru gizon egon ziren eta irabazi zuenak -93 urtekoa- Canal Sur telebistan egin zuen elkarrizketa eta amorratuta zegoen, pasa den urtean baino segundo bat gehiago behar izan zuelako 100 metroak egiteko. Antza, tipoak ebakuntza zuen egiteke ezkerreko hankan II. Mundu Gerrako metraila kentzeko eta horrek moteldu zuen.

Duela zenbat urte hasi zinen lehiaketetan parte hartzen?

30 urte gutxi gorabehera. Munduko txapelketan ere parte hartu dut eta 11 zentimetroengatik ez nintzen finalera heldu. Eta ez naiz profesionala.
Hurrengo urtean berriro munduko txapelketan egoteko asmoa daukat. Lyonen izango da. Nik finalista izan nahi dut. Aurrekoan Kazajistaneko tipo batek kanpoan utzi ninduen.

Kirolean eta bizitzan helburu zehatz bat izan behar dugu. Jende askok pentsatzen du: "ea zorte ona dudan". Baina zortea ez da existitzen, aukera aproposa eta prestaketa egokiak bat egiten dutenean ematen da zortea.

Krisia nabaritu duzue atletismoan?

Asko. Miserian utzi du krisialdiak atletismoa. Nik nire fitxa ordaintzen dut lehiatzeko. Dagoen diru apurra futbolera bideratzen da. Laudio da adibidea; 450 euro eman dizkigute aurten eta Edu Frutosek ezer kobratu gabe astean birritan dago Ikastolan umeak entrenatzen eta futbol taldeari, aldiz, diru asko eman diote.

Ni Huelvan egon naiz baina nik ordaindu dut guztia. Babesleak ditut baina arropa ematen didate. Adibidez, lau podiumera igo naiz Spiuk-eko kamisetekin eta arropa oparitu didate horregatik.

Ni pribilegiatua sentitzen naiz janzten nautelako, baina ez dago laguntza gehiagorik.

Zer nolako prestaketa fisikoa egiten duzu?

Nik askotan urtero 1000 kilometro egin ditut korrika. Beharrezkoa da atleta baten fisikoa izatea, baina futbol jokalaria izateko ere ezinbestekoa da.

Eta baliabide gehiago behar dituzu, jakina. Tai Chik edo Yogak laguntzen dute helburuak aurreikusteko edo arnasteko. Gauza txiki asko behar dituzu eta pisu gehiago altxatzeagatik ez duzu zertan hobetu behar. Gauza ugari ikasi ditut, bestela nahiz eta gehiago entrenatu ezinezkoa zen hobetzea.

Zuk praktikatzen dituzun kirolak egiteko zer beharko luke pertsona batek?

Sakrifizio gaitasun ikaragarria. Metodikoa izateak ere badu bere garrantzia. Atleta baten indargunea hankak dira, dena den. Mendira joanez nire lanaren %50 egin dut. Gaur adibidez 70 kilometro egin ditut txirrindulaz.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide