Edateko ura hornitzeko sare berria jartzeko lanak hasi ziren uztailaren lehenengo astean. Lanak iaz hasi ziren eta 2015 urtera arte iraungo dute, azkenengo hau bigarren fasea izanik.
Aurten egingo diren lanek hiru jardueretan banatuko dira: lehenengoa San Roke auzotik Tubos Reunidos industrialderaino joango den ur hodia jartzea izango da; bigarrena, sarean dauden 17 segurtasun balbulak aldatzea; eta hirugarrena, Aldai kaleko banatze-sarearen aldaketa izango da, Gasolindegitik Aldaiturriaga auzoraino joaten dena, alegia.
Lanak Instalaciones Ugao eta Gesaltza eraikuntza enpresek osatzen duten UTEk egingo ditu eta bakoitzak hilabete eta erdi iraungo ditu. Guztira 977.917,79 euro izango dira eta Udalak eta Arabako Foru Aldundiak ordainduko ditu. Dena den, lehenengo fasea dagoeneko bukatuta dago eta bigarren fase honetan 330.355,35 euro erabiliko dituzte.