Amurrioko Jaien egitaraua aurkeztu du Udalak

Txabi Alvarado Bañares 2014ko uzt. 7a, 11:48

Amurrioko Udalak aurkeztu egin du aurtengo herriko jaietako egitaraua. Orotara sei egun izango ditu festak, eta makina bat ekintzez gozatzeko aukera egongo da.

Abuztuaren 12an piztuko da jaiei hasiera emateko suziria, 19:00etan, eta jarraian Iguarrakoak plaza puntarik punta igaroko du hegaka. Hori baino lehen, baina, Aztarna elkarteko kide den Ramon Zurimendi arituko da udaletxeko aretoan, pregoia irakurtzen. Koadrilen kalejira egongo da gero, eta gau partean ETS eta Haitzama taldeek joko dute.

Amurrioko Udalak aurkeztu egin du aurtengo herriko jaietako egitaraua. Orotara sei egun izango ditu festak, eta makina bat ekintzez gozatzeko aukera egongo da.

Abuztuaren 12an piztuko da jaiei hasiera emateko suziria, 19:00etan, eta jarraian Iguarrakoak plaza puntarik punta igaroko du hegaka. Hori baino lehen, baina, Aztarna elkarteko kide den Ramon Zurimendi arituko da udaletxeko aretoan, pregoia irakurtzen. Koadrilen kalejira egongo da gero, eta gau partean ETS eta Haitzama taldeek joko dute.

Abuztuaren 13a Haurren eta atzoko gazteen eguna izango da. Goiz zein arratsaldean zehar umeentzat prestaturiko ekintza (jolasak, bazkaria, tailerrak...) izango dira nagusi. Iluntzean, berriz, berbena egongo da Arizgoiti taldearen eskutik.

Hurrengo eguna, abuztuaren 14a, Koadrilen eguna izango da. Eguerdi partean koadrilen bazkaria egongo da San Anton plazan, eta Ze esatek! Eta Garilak 26 taldeek joko dute 23:30etatik aurrera. 

Abuztuaren 15ean, berriz, Txirrindularitza Sari Nagusiaren 61. edizioa egingo da, 10:00etatik aurrera. Ziza-dastatzea, kalejirak, herri kirolak... ekintzaz beteriko eguna izango da.

16ean, ohikoa den bezala, San Roke eguna ospatuko da. Marmitako lehiaketa, abere erakusketa, plater tiroketa, aurresku txapelketa... izango dira goiz eta arratsaldeko protagonistak. Gau partean, berriz, koadrilen karroza desfilea izango da zita nagusia, 22:00etatik aurrera elizako biribilgunetik aldai kaleko gasolindegiraino joango dena.

Abuztuaren 17an, berriz, amurrioarrek adio esan beharko diete jaiei, azken eguna izango baita. Gaueko hamabietan esango zaio agur Iguarrakori. Ordura arte, baina, egongo da zer bizi, ospatu eta gozatu.

Udalaren egitaraua ezkerreko argazkiaren azpialdean kontsultatu daiteke bere osotasunean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide