"Komunitate bezala lan egiten da jaietan eta hori ikustea oso aberasgarria da"

Erredakzioa 2014ko uzt. 8a, 11:30

ARKAITZ QUINCOCES (Tertanga, 1983) herriko jaiak antolatzen ditu. Asteburuan Tertangako jaiak ospatuko dituzte eta eskaintza azaldu ez ezik, ospakizunen zentzua ere azaldu du.

Zer da ospatuko duzuena eta zein da egitaraua?

Uztailaren 10etik 13ra ospatuko ditugu aurten Tertangako Jaiak. Tradizio kristauaren arabera gure herriak Kristobal deuna omentzen du uztailaren 10ean.

ARKAITZ QUINCOCES (Tertanga, 1983) herriko jaiak antolatzen ditu. Asteburuan Tertangako jaiak ospatuko dituzte eta eskaintza azaldu ez ezik, ospakizunen zentzua ere azaldu du.

Zer da ospatuko duzuena eta zein da egitaraua?

Uztailaren 10etik 13ra ospatuko ditugu aurten Tertangako Jaiak. Tradizio kristauaren arabera gure herriak Kristobal deuna omentzen du uztailaren 10ean.

Hurrengo egunean, uztailaren 11n Kristobalin deuna ospatu ohi dugu, herritarrentzako eguna izaten delarik. Aipatzekoa da 10ean etxez etxe pasatzen den kalejira musikatua egiten dugula urtero eta hurrengo egunean herrikoentzako bolo txapelketa.

Kontzertuak ere ostiral horretan egingo ditugu, Amurrioko Born Avenue, Urduñako 30.06 eta Tximeleta plaza taldearekin. Larunbatean Mus txapelketa eta igandean umeentzako jolasak Urtxintxaren eskutik eta herritarrentzako herri afaria antolatu dugu.

Nork antolatzen ditu jaiak?

Herri txikia garenez urte asko daramatzagu antolatzen herriko gazte berdinak. Oso gazte hasi ginen baina erreleborik egon ez denez antolatzen jarraitu behar izan dugu jaiak galdu ez daitezen.

Indar gehiago genituenean bi egunez egiten genituen berbenak eta kontzertuak, baina krisiagatik eta gero eta pertsona gutxiago gaudenez antolatzeko duela bi urte egutegia murriztu genuen. Hala ere laster gure baby-boom partikularreko umeek adina izango dute erreleboa hartzeko.

Zergatik dira garrantzitsua Tertangarentzat jaiak?

Santuen benerazioaz aparte, nire ustez Jaiak jendea biltzeko beste arrazoi bat gehiago direla. Herri txikietan ez dago eskaintza kultural ezta ekintza agenda oparorik urtean zehar.

Jaietan herritarrek beren baserrietatik atera eta elkarrekin egoteko eskusa bat izaten dute. Jaiak antolatzen hasi ginenean herri afaria berreskuratu genuen eta apurka-apurka partaidetza egonkortu da.

Bakoitzak zer edo zertan laguntzen du, mahaiak jartzen, sua pizten, garbitzen... Komunitate bezala lan egiten da egun horretan eta hori ikustea oso aberasgarria da. Harreman hori urtean zehar egiten diren auzolanetarako ezinbesteko indarra da.

Norbaitek Tertanga edo Tertangako jaiak ezagutuko ez balu nola luzatuko zenioke gonbidapena modu erakargarrian?

Herri txiki bateko jaiez disfrutatzeko gogoa baduzu, Tertangan osagai guztiak elkartzen ahalegintzen gara.

Mezetan, txapelketa ezberdinetan, afarian... bailara osotik etorritako herritarrak topatzeko aukera dago. Egitarauan agertzen diren ekintzek tradizioa eta gaurkotasuna nahasten dute.

Kontzertuetan ere Aiaraldeko musika taldeak lotzen ditugu urtero, eskualdeko gazteak hurbil daitezen eta Tximeleta bezalako taldeen parte hartzearekin jai euskaldunen aldeko apustua berresten dugu.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide