Kider Store Solutions 50 langilerekin irekitzeko asmoa agertu dute irailerako

Erredakzioa 2014ko uzt. 4a, 10:46

Kider Store Solutions izenpean hasi lezake berriro bere jarduera Kimek, Kider taldeak Amurrion zuen lantegiak. 6.250.000 euro eskaini ditu inbertsore batek eskuratzeko eta hori da konkurtso-administratzaileak onartutako proposamena, nahiz eta beste eskaintza bat egin dioten. Konkurtso-legearen baitako epea bukatu ostean epaileak erabaki beharko du ekimena baimenduko duen.

Printzipioz, inbertsore berriak Kime eta Kiderrek Peraltan zuen egoitza erostea ez ezik, hainbat makineria eskuratuko ditu. Hori bai, Barakaldo eta Murgako lantegiak erosteko asmorik ez du agertu.

Epaileak operazioari baiezkoa emanez gero berehala hasiko lirateke lanean Kimen. Dagoeneko inbentario egiten daude, adibidez.

50 langile hasteko

Inbertsoreak adierazi du zuzendaritza-bazorde berriarekin hasiko duela bere ibilbidea eta 50 langile kontratatuko dituela berehala, apurka-apurka behargin gehiago kontratatzeko helburua duelarik. Ateak itxi aurretik 157 langile zituen Kimek.

Konkurtso-administratzaileak prestatutako akordioaren arabera langile berriak Kider enpresako langile ohiak izan beharko dira.

Inbertsoreak ordainduko dituen 6.250.000 euro horietatik 2 miloi langileen zorrak ordaintzera bideratuko lirateke. Gainera, La Caixak bere zorra kitatu du, 750.000 euro inguru guztira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide