Lau egunez, ostegunetik igandera, festaz gozatzeko aukera egongo da Tertangan. Txupina hilaren 10ean jaurtiko da, eta egun horretan, bazkalostean, kalejira egingo da etxez etxe trikiti doinuak alaituta. Kontzertuak ostiralean izango dira; mus-txapelketa, berriz, biharamunean. Bestalde, herri-afaria igandean egingo dute.
Aurten, berritasun gisa, Urtxintxak jolasak eta tailerrak antolatuko ditu igande arratsalderako, “Tertanga kulturala, jaiak euskaraz” ekimenaren barruan. Bertan, haurrek zein gazteek euren sormenari askatasuna emango diote, natura edota birziklapena bezalako gaien bidez.
Hauxe egitaraua:
Uztailak 10, osteguna
11:00 Txupinazoa, kanpai-hotsa eta suziriak.
12:00 Meza, San Kristobalen omenez.
13:00 Trikiti doinuak plazaren inguruetan.
13:30 Tarta bat zozketatuko da elizpean.
15:30 Kalejira etxez etxe trikitixarekin.
Uztailak 11, ostirala
23:00etatik aurrera, kontzertuak:
- Born Avenue
- Punk 30-60 Oi! EH
- Dantzetan jarrai
- Tximeleta
Uztailak 12, larunbata
17:00 XXI. Mus Txapelketa, pilotalekuan (12 € bikoteko). Sariak:
- Lehenengoa: 200 € eta txapela.
- Bigarrena: 100 € eta botila sorta.
- Hirugarrena 50 € eta botila sorta.
Uztailak 13, igandea
18:00 Haur eta gazteentzako jolasak eta tailerrak pilotalekuan, Urtxintxak antolatuta.
20:30 Afaria Arrastariako herritarrentzat (musika egongo da).