Amurrioko Gazte Asanbladak azaldu duenez, “7 urte pasa eta gero, lokal publiko eta autogestionatu bat irekitzear da”. Horrela, Amurrioko Gaztetxeko lehenengo batzarra egingo dute uztailak 4, ostiralean San Jose auzoko kuartel zaharrean 17:00etan. Deialdia herriko biztanleriari dago zuzendua eta ondoren luncha eta musika egongo da, eta lokala bisitatu ahal izango da.
Aurreko urtean Udaleko ordezkariek egindako proposamenaren inguruan “Oiakukutz proiektua” burutu zuen Gazte Asanbladak, San Joseko auzokideei eta udal ordezkariei aurkeztuz. “Auzokideekin bilerak egin ostean, Udalarekin batu eta proiektuaren nondik norakoak eztabaidatu ostean, hartutako bidea jarraitu eta ostiral honetan Amurrioko Gaztetxearen lehenengo batzar orokorra deitu du”, adierazi du Gazte Asanbladak.
Udako Zinema
Gainera, Gazte Asanbladak Udako Zinema delakoa prestatu du uztaileko asteazkenetarako 22:00etan San Antonen. Pelikulen artean El viento que agita la cebada, tximeletak, Lucio, Requiem por un sueño eta Izarren argia egongo dira.