Tubos Reunidos enpresak zigortu dute amiantoaren inguruko prebentzio neurriak ez hartzeagarik

Euskadiko Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du Tubos Reunidos enpresak aurkeztutako helegitea. Gasteizko 2. epategi sozialak hartutako erabakiaren aurkako helegitea izan da. Hala ere, enpresak %30 errekargua ordaindu beharko du amiantoaren prebentziorako neurriak ez hartzeagatik 1977tik 1998ra arte. Urte horietan C. Ll. G. langile gisa egon zen enpresan, hain zuzen.

Sententzia berriak absolbitu du Tubos Reunidos SLU oinordeko enpresa gisa baina zigortu du Tubos Reunidos SA segurtasun eta higiene arauak ez betetzeagatik.

C. Ll. G. 30 urterekin hasi zen lanean Tubos Reunidos SA enpresan babesik gabe amiantoa moztuz eta erabiliz. 1997. urtean baja hartu zuen eta kartzinoma diagnostikatu zioten. Ia 13 urte geroago lortu zuen beharginak Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak gaixotasun profesional gisa aitortzea.

2011. urtean Errekargu espedienteari hasiera eman zioten segurtasun eta higiene neurriak ez hartzeagatik. Laneko Ikuskatzaileak txostena egin eta adierazi zuen garai horretan amiantoa ez zegoela debekaturik eta beraz Errekargu Prestazioa ez zela egokia.

ASVIAMIE, Euskadiko amiantoaren biktimen elkarteak gogoratu du iritzi hori baztertu zuela Gasteizko 2. epategi sozialak eta Tubos Reunidos enpresa zigortu zuela %30eko ordainketarekin prebentzio neurriak ez hartzeagatik. Orain gauza bera egin du Euskadiko Auzitegi Nagusiak, Auzitegi Gorenaren doktrina erabiliz. Horrela, adierazi du 1977. urtean bazegoela indarrean legeria ugari eta ez zirela amiantoaren partikulen neurketak egin “ez beste prebentzio neurririk, gaixotasun profesionalaren probabilitateak areagotuz”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide