Amurrioko Nerbioi Errugbi Elkarteak laugarren urtez jarriko du abian errugbi eskola. Orain dela lau urte sortu zen Nerbioi errugbi Elkartea lagun talde baten eskutik eta geroztik kirol horren filosofia Aiaraldetik hedatzeko lanean aritu dira.
Laugarren denboraldia irailean hasiko dute eta 6 eta 14 urte bitarteko gazteek izango dute izena emateko aukera. Hala ere 2000. urtea baino lehenago jaiotako edonor ere haiekin harremanetan jartzera gonbidatzen dute. Errugbia ezagutzeko baliabideak jarriz edota inguruko beste klubekin kontaktuan jarriz laguntzeko prest daude nahi duen edonork kirol horretaz gozatzeko aukera izan dezan.
Izena emateko zein bestelako harremanetarako bi telefono zenbaki jarri dituzte eskura: 655708812 (Jon) eta 616505076 (Enrique).
Nerbioi Errugbi Elkarteak errugbia euskaraz praktikatzeko ahalegin handia egiten du, euskara eta kirola lotuz eta Amurrion euskararen alde antolatzen diren ekintzetan parte hartuz, Amurrioko euskaraz bizi nahi dut egunean besteak beste.