Eusko Jaurlaritzak San Jose Auzoko 50 etxebizitza biltzen dituen 2 eraikin berritzeko 619.744,90 euro bideratuko ditu. Horrela, behar energetikoak murrizteko, irisgarritasuna hobetzeko, eta larrialdiko argiekin, seinaleekin eta suteen hautemate eta itzaltzearekin zerikusia dituzten segurtasun baldintzak hobetzeko helburuarekin lanak eraikinen azalaren gainean egingo dira.
Gainera, berristutako etxebizitzetan erosotasun termikoaren eta berogailuen energia-kontsumoaren monitorizazio bermatuko da, etxeen jasangarritasuna sustatuz. Berritze lanak San Jose Auzoa kaleko 5, 6, 10,11 eta 12 zenbakietan egingo dira eta 2016 urtera arte iraungo dituzte.
Etxebizitza Plan Zuzendaria Eusko Jaurlaritzak2013-2016 aldirako egindako Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programaren estrategia lerroetako bat da. Eraginkortasun energetikoa, irisgarritasuna eta suteen kontrako segurtasuna hobetzeko laguntzak Birgaitzeko Renove Planaren barruan daude.