Lucas Rey Ikastetxearen diru-laguntzak eztabaidagai EH Bildu eta EAJren artean

Erredakzioa 2014ko eka. 24a, 17:52

EH Bildu koalizioak eta EAJk prentsa oharren bitartez eskaini dituzte ikuspuntu ezberdinak Lucas Rey Ikastetxeak jaso behar zituen diru-laguntzaren inguruan.

Eztabaida koalizioak hasi zuen. Zabaldutako oharraren bitartez azaldu zuen aurreko udal gobernu taldeak 60.000 euroko diru-laguntza lortu zuela Eusko Jaurlaritzaren partetik Lucas Rey Ikastetxean zenbait konponketa gauzatzeko: galdara eta leihoen irekitze sistemaren aldatzea eta eraikina margotzeko lanak.

EH Bilduren aburuz, diru-laguntza galdu da epearen baitan ez baitziren egin, nahiz eta oraingo udal gobernu taldeak luzapena eskatu zuen.

EAJren erantzunaren

Jeltzaleek ordea, beste bertsioa aurkeztu dute. Amurrioko EAJk leporatu dio aurreko udal gobernuari -hau da, EAri- lanak garaiz ez egitea eta ondorioz diru-laguntza galtzea. Jeltzaleek gogoratu dute beraiek 2011n hartu zutela udalaren ardura eta gertatutakoa ez dela bere errua.

Gainera, azaldu dute diru-laguntza hori galdutzat jo eta gero, beste diru-laguntza lortu dutela lan horiek egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide