Amurrioko Udalak, saiakera desberdinak egin ditu Arabako Foru Aldundiak Saratxon egin nahi duen errepidearen eragina salatzeko. Josune Irabien, Amurrioko alkatea esan duen bezala, saiakera, batzar eta errekurtso asko egin behar izan dituzte errepide horretarako dagoen plana aldatzeko, eta ez du ezertarako balio izan.
Amurrioko udala, baliabide propioak erabili ditu Bizkaiako ingeniari talde bat lanean jartzeko, eta Saratxon dauden arazo konkretuak (Tubacex-eko sarrera, bihurgune gehiegi egotea…) konpontzeko, Foru Aldundiaren planak erabili nahi duen terreno kantitatea baino gutxiago erabiltzen.
Javier Bitorika, Amurrioko Udalaren Lurraldeko Politika sailaren arduraduna, kexatu egin da, Arabako errepide sailak ez duelako behar zen informazioa beharrezkoa zen formatuan pasatu. Hau da, dokumentua, PDFn bidali du Aldundiak, eta Amurrioko Udalak autocad bertsioan behar zuen, plano berriak sortu ahal izateko. Horregatik uste da Aldundiak trabak jartzen ari dituela Udalak proposatutako neurriak posibleagoak direlako.
Amurrioko Udala jarraituko da saiakerak egiten arazo hau konpondu dadin.