Joseba Urbano eta Montse Vázquez nagusi Amurrio Trail Lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko eka. 22a, 19:06

Gaur goizean jokatu da Amurrioko mendi-lasterketaren 3. edizioa, 25 eta 12 km-ko bi ibilbiderekin. Emakumezkoetan Montse Vázquezek nagusitasunez irabazi du 25 km-ko proba, eta gizonezkoetan Joseba Urbano orozkoarra izan da azkarrena.

Gaur goizean jokatu da Amurrioko mendi-lasterketaren 3. edizioa, 25 eta 12 km-ko bi ibilbiderekin. Emakumezkoetan Montse Vázquezek nagusitasunez irabazi du 25 km-ko proba, eta gizonezkoetan Joseba Urbano orozkoarra izan da azkarrena.

200 lagun inguru batu dira gaur 9:30ean Amurrioko Trail Lasterketaren irteera-puntuan. Aurten hirugarren urtez jokatu da lasterketa hau, eta aurrekoetan bezala bi ibilbide izan ditu: bata luzea 25 kilometrokoa eta beste bat laburra 12koa. Ibilbide luzea iaz baino laburragoa izan da, dena dela, ezin izan delako Gorobeleko goialdetik pasatu. Hala ere, 1000 metro baino gehiagoko desnibel positiboa gainditu behar izan dute korrikalariek, Babio mendira eta Menerdigara igota. Bideak egoera onean egon dira korrika egiteko eta eguraldia ere lagun izan da.

Lasterketa luzeari dagokionez,  Sestao Alpino-Grafsestao taldeak plenoa egin du: emakumezkoetan taldeko Montse Vázquezek ez du ustekaberako tarterik utzi eta txapela eskuratu du 2 ordu eta 29 minutuko denborarekin. Podiumean Sara Peña eta Lide Gorostiola izan ditu lagun.  Gizonezkoetan, Joseba Urbano orozkoarra izan da nagusi, probaren hasieran -lehenengo postuan zihoala- nahasketa txiki bat izan duen arren. 2 ordu 2 minutu eta 16 segundo behar izan ditu Juan de Urrutia plazako helmugara heltzeko. Haren atzetik Barakaldoko Xabier González Arzuaga eta Iñaki Isasi aiararra helmugaratu dira.

12 kilometroko proban, berriz,  lasterkariek Belandiara heldu aurretik Mendeikarako bidea hartu eta zuzenean jaitsi dira Etxegoienera, eta handik helmugaraino. Oso lasterketa azkarra izan da eta lehenengoak ordubete inguru behar izan dituzte; Bermeoko Haritz Kortazar izan da lehena helmuga zeharkatzen ordubete eta berrogeita hamazortzi segundoa. Guillermo López artziniegarra minutu erdira sartu da. Nesketan Iratxe Arrizabalaga izan da lehena.

Hurrengo hitzorduak, Laudion eta Erretesen

Lasterketekin gure eskualdean izango ditugun hurrengo hitzorduak  ekainaren 29an eta uztailaren 5ean izango dira. Datorren domekan, hain zuzen, Josito Memoriala jokatuko da Laudion, 10 km-ko hiri-lasterketa; hurrengo asteburuan, berriz, Erretes Lantenon Peregaña Igoera mendi-lasterketaren 1. edizioa egingo da, bertako jaien barruan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide