Landaburu 37-39 eraikineko etxabeetan dagoen lur azpiko garajean urak gainezka egin ondoren jabeek konpontzeko eskaera egin zuten Udalean. Ondorioz, Arabako Foru Aldundiko eta Udaleko ordezkariek bildu ziren eta behin betiko konponbiderako lanak egin zituzten. Orain lan berriak egitea aztertzen ari dira.
Landaburu kaleko urbanizazio-obrak amaitu zirenetik eta euri-jasa handiak zeudenean aipatutako garajeak urez betetzen zirela esan zuten auzokideek. Horrela, ur beltzen hoditeriaren bidea beste hodi batera aldatu zuten, eraikinaren etxabeetatik datorren ur-husteak azpiegiturari eragitea saihestuz.
Lanak Arabako Foru Aldundiak egin ditu eta Josune Irabien alkatearen esan duenez, “Orain ea zenbateraino eragingo luketen eraikin osoaren atzeko aldeko urbanizazio saneatzeko lanek aztertzen ari dira. Izan ere, ikusi dena egoera kaskarrean dago, bai eta espaloiko eta kaleko asfaltoa ere. Beraz, baliteke uda honen amaieran lan horiei ekitea, proposatutako konponbide teknikoek eta zenbatekoek bide ematen badigute”.