"Nire hurrengo erronkan 170 kilometroko lasterketa egingo dut"

Erredakzioa 2014ko eka. 18a, 16:49

GAIZKA BARAÑANO (Amurrio, 1978) lasterkaria da eta froga luze eta menditsuetan bereziki ona da. Emaitza oso onak eskuratu ditu horrelako erronketan eta bere azken lorpena Hiru Handiak lasterketan egin du.

Mundu mailan famatua den froga horren ezaugarriak zeintzuk dira?

Hiru Handiak lasterketak 100 kilometroko ibilbidea dauka. Guztira 5000 metro igo behar dira eta zeharkatzen du Gorbeia, Anboto eta Aizkorri. Aurten 1700 lasterkarik parte hartu dugu.

GAIZKA BARAÑANO (Amurrio, 1978) lasterkaria da eta froga luze eta menditsuetan bereziki ona da. Emaitza oso onak eskuratu ditu horrelako erronketan eta bere azken lorpena Hiru Handiak lasterketan egin du.

Mundu mailan famatua den froga horren ezaugarriak zeintzuk dira?

Hiru Handiak lasterketak 100 kilometroko ibilbidea dauka. Guztira 5000 metro igo behar dira eta zeharkatzen du Gorbeia, Anboto eta Aizkorri. Aurten 1700 lasterkarik parte hartu dugu.

Nire helburua zen 12 ordu baino gutxiagoko marka egitea, duela 2 urte 12:17 izan baitzen nire marka. Lasterketan dena ondo joan zen eta 11 ordu eta 35 minututan egitea lortu nuen. 6. postua eskuratu nuen 3 lagun elkarrekin sartu ginelako helmugan, horrela 6., 7. eta 8. postutan gaudenok denbora bera egin dugu.

Oso pozik nago.

Gau osoa eman genuen korrika. Ostiralean hasi genuen lasterketa gauerdian eta frontala beharrezkoa da. Nire ustez eguraldi oso ona egin zuen eta hori dela eta hainbeste korrikalarik marka onak lortu dituzte.

Oztopo handiena niretzat sabela izan zen, gela eta barra energetikoak ez baitira oso onak gorputzarentzat. Eta lasai joan behar duzu bestela lasterketa oso luzea egiten da.

Zenbat ur edan zenuen frogan zehar?

8 edo 9 litro Eta ez bakarrik ura, edari isotonikoak ere edan nituen.

Aiaraldeko lasterkari ugarik parte hartu zuten lasterketan, ezta?

Bai, gero eta gehiagok. Oso albiste ona da. Lasterketa baino lehen argazkia egin genuen. Amurriotik 30 korrikalarik parte hartu zuten: neska mutilak, gazteak, helduagoak direnak...

Giroa oso ona izan zen. Nik normalean mendiko lasterketak egiten ditut eta Hiru handiak ez da lasterketa arrunta, parte-hartzaile gehienak mendizaleak baitira eta ez korrikalariak. Giroa oso ona da.

Hiru Handiak duela urte asko egiten da eta Gorbeia, Anboto eta Aizkorri igotzea erronka oso polita da Euskal Herriko mendizaleentzat.

Amurrio Trail taldeak ere erronka antolatu du asteburuan, ezta?

Bai, lasterketan bi ibilbide egongo dira, bata luzea, 25 kilometrokoa eta beste motza 12 kilometrokoa.

Amurriotik abiatuko da eta Babio, Mendeika, Lendoño eta Belandiatik igaroko da Amurriora itzuli baino lehen.

100 pertsona baino gehiagok eman dute izena eta horretarako epea bukatzear dago.

Zein izango da zure hurrengo erronka?

Ehun mila. Lasterketa hori Beasainen egiten da eta 170 kilometroko ibilbidea du. Hurrengo hilabetean izango da eta errespetu handia sortzen dit.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide