Megatech enpresako langileek 3 eguneko greba hasi dute gaur. Sindikatuen iritziz jarraipena ona izaten ari da. Grebalariek eskatu dute enpresak bota duen langilea berriro onartzea.
Kaleratutako emakumeak 37 urte eman ditu Megatech enpresan eta gutxi falta zaio erretiratzeko. LAB sindikatuak kaleratzea ez ezik egin diren moduak salatu ditu: “izugarrizko lotsagabekeriekin taxi bat atean ipiniz, kaleratzearen jakinarazpena jaso zuenean lantegitik joateko.”
LAB-ek gogoratu du hori ez dela izan azkenaldian bota duten langile bakarra: “Irailean, enpresak 3 kaleratze burutu zituen eta beste 7 langileei bere maila profesionala aldatu zitzaien.”
Mehatxuak
Aldi berean, sindikatu abertzaleak adierazi du bere ordezkaria mehatxatu duela zuzendaritzako kide batek. LAB-ek zabaldu du zuzendaritzako kideak hurrengoa esan ziola: “greba egonez gero pankartan ikusten bazaitut aurretik eramango zaitut.”
Greba
Gaur arratsaldean bilduko dira berriro grebaren inguruan zer egingo duten erabakitzeko.