San Anton plaza estaltzeko proiektuaren prozesua “presa eta opakutasunez” egin dela salatu du EH Bilduk

Orain gutxi aiaraldea.com-ek jaso zuen "Alde batera" proposamenak irabazi zuela San Anton plaza estaltzeko lehiaketa. Amurrioko EH Bildu, ordea, ez dago ados prozesu horretan jarraitu diren irizpideekin.

Bidalitako prentsa-oharrean adierazi dutenaren arabera, “opakutasunaz eta presaz jokatu du PNVk” eta “auzokideen iritziari jaramonik ez” zaiola egin eta “prozesu parte-hartzaile bat faltsutu” dela gaineratu dute.

Orain gutxi aiaraldea.com-ek jaso zuen "Alde batera" proposamenak irabazi zuela San Anton plaza estaltzeko lehiaketa. Amurrioko EH Bildu, ordea, ez dago ados prozesu horretan jarraitu diren irizpideekin.

Bidalitako prentsa-oharrean adierazi dutenaren arabera, “opakutasunaz eta presaz jokatu du PNVk” eta “auzokideen iritziari jaramonik ez” zaiola egin eta “prozesu parte-hartzaile bat faltsutu” dela gaineratu dute.

Hasiera batean 65 proiektu aurkeztu ziren Udalak deitutako ideia-lehiaketara. Gero, apirilaren 14an, epaimahaiak horietatik bost aukeratu zituen, eta, herritarrek, hain zuzen, bost horietatik gustukoen zutena zein zen adierazteko aukera izan zuten maiatzean zehar. Dena den, EH Bilduk dio epaimahai hori itxia izan zela, oposizioko kideek ez baitzuten parte hartzeko aukerarik izan, eta alkatea izan baitzen epaimahaiburu. Gainera, salatu du prozesua ez dela benetan parte-hartzezkoa izan, 200 lagun ingururen iritzia jaso bazen ere, “azkenean herritarren babes handiena lortu zuen proiektua aukeratu beharrean, epaimahaiak beste ideia bat aukeratu baitu”.

Hain zuzen, proiektu hori Amurrioko Udalean tratatu zenerako EAJk eta PPK Arabako Biltzar Nagusietan aldez aurretik lotuta zutela uste dute EH Bilduko ordezkariek. Haien hitzetan,” obra hau PNVk eta PPk Gasteizen negoziatu zuten itunean sartu zen, De Andresek 2014. urtean aurrekontuak izan zitzala ahalbidetzeko”.

San Antongo proiektua, ordea, ez da lehentasunezkoa Amurrioko EH Bildurentzat, eta ildo horretan zera adierazi dute: “beharrezkoak eta premiazkoak diren inbertsioek, Larrabe auzokoek kasu, egin gabe jarraitzen dute aurrekontu faltagatik”.

Bestalde, aukeratutako proiektuaren gainean zer iritzi duen ere adierazi dute prentsa-oharrean. Haien ustez, alderdi historiko eta kulturalak alde batera utzi dira, eta estetika baino ez da balioetsi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide