"Txirrindulari bezala ikastea eta bizikletaz gozatzea da nire helburu bakarra oraindik"

Erredakzioa 2014ko eka. 13a, 09:06

JULEN LATORRE (Amurrio, 1998) txirrindularia da zentzu zabalean. Errepide eta mendi lasterketetan lehiatzen da eta gainera modu arrakastatsuan. Euskadiko Txapelketa irabazi du asteburuan, adibidez.

Gaztea izan arren garaipenak lortu dituzu dagoeneko txirrindularitzaren esparruan, azalduko diguzu zeintzuk?

Benjamin eta kimutan Arabako txapeldun bilakatu nintzen. Kadete mailan, lehenengo urtean Arabako 3. izan nintzen errepidean eta 2. Ziklokrossean, mendiko bizikletan bigarren postu bat lortu nuen Euskadiko openean baina ez nituen lasterketa guztiak egin.

JULEN LATORRE (Amurrio, 1998) txirrindularia da zentzu zabalean. Errepide eta mendi lasterketetan lehiatzen da eta gainera modu arrakastatsuan. Euskadiko Txapelketa irabazi du asteburuan, adibidez.

Gaztea izan arren garaipenak lortu dituzu dagoeneko txirrindularitzaren esparruan, azalduko diguzu zeintzuk?

Benjamin eta kimutan Arabako txapeldun bilakatu nintzen. Kadete mailan, lehenengo urtean Arabako 3. izan nintzen errepidean eta 2. Ziklokrossean, mendiko bizikletan bigarren postu bat lortu nuen Euskadiko openean baina ez nituen lasterketa guztiak egin.

Aurten, kadete mailaren bigarren urtean, Arabako txapelduna ziklokrossean eta 2. errepidean izan naiz. Ziklokrosseko Euskadiko txapelketan bigarren amaitu nuen eta Espainiako kopako bi probetan 3. postua lortu nuen.

Mendiko bizikletan Euskadiko txapelketa irabazi dut, Euskadiko openean eta Caja Rural kopan liderra joateaz gain.

Nola hurbildu zinen txirrindularitzaren mundura? Zeintzuk dira zure ezaugarriak txirrindulari gisa? Zeintzuk zure bertute eta ahulguneak?

Nire anaia izan da mundu honetan sartu nauena, bera txirrindularia ere izan baita. 6 urterekin hasi nintzen ni txirrindularitzan eta bera izan da gehien irakatsi didana.
Txirrindulari bezala teknikoa naiz, aldapak gustuko ditut eta nire ahulgunea esprintak talde handietan dela esan daiteke.


Zein da zure taldeko giroa?

Taldean dagoen giroa oso ona da, taldekideak izateaz gain txirrindularitzaren mundutik kanpo lagunak ere direlako eta kategoria hauetan ondo pasatzea eta gauzak ikastea garrantzitsuena delako.


Kirol gogorra da txirrindularitza, zer nolako poztasun mota ematen dizkizu? Nola sentitu zara lortutako azkenengo garaipenarekin?

Kirol gogorra da oso. Diziplina entrenatzeko orduan garrantzitsua da baina gogoak eta ilusioa izatea gehienbat. Hobetze maila eta jartzen dituzun helmugak lortzea dira txirrindularitzak ematen dizkidan poztasunak. Azkenengo garaipenarekin oso pozik nago eta Espainiako txapelketan parte hartzeko gogo eta konfiantza handiarekin.


Orain arte lortu duzunarekin, zein da egin nahi duzun ibilbidea? Eta udan?

Mendiko bizikletako Espainiako txapelketan aurrean ibiltzea dut helburu nagusi. Udan mendiko bizikletako lasterketak ez daudenez, errepidean arituko naiz eta hainbat bizikleta mendi martxa egitea pentsatuta daukat.


Zein da zure txirrindulari gogokoena?

Nire txirrindulari gogokoenak Sven Nys ziklokrossean eta Zdenek Stybar eta Alberto Contador errepidean dira.


Nola ikusten duzu txirrindularitza profesionalaren mundua?

Oso zaila ikusten dut profesional mailara iristea, txirrindulari bezala ikastea eta bizikletaz gozatzea dira nire helburu bakarrak oraindik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide