Amurrioko Udalak, udalerrian enplegua sustatzeko hainbat programa prestatu ditu. Nahiz eta Alderdi Popularrak lan eskaintza publikoa bertan behera utzi duen, beste eredu batzuk baliatuz enplegua sortzeko asmoa dute. Amurrioko alkatea den Josune Irabienek adierazi duenez, programa horien helburu nagusia “Amurriok bizi duen langabezi tasa altuari aurre egitea da”.
Programa horietako lehendabizikoa, hurrengoko egunetan martxan ipiniko da. Konkretuki, 12 pertsona kontratatuak izango dira, “Erabilera publikoko esparruen mantentze lanak” izeneko planaren barruan. Pertsona horiek trebakuntza ikastaroa egingo dute, eta 6 hilabetetarako kontratatuak izango dira lan jardunaldiaren %76,92an.
Lan eskaintza horretan parte hartu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dira.
-Gutxienez 4 urtez Amurrion erroldatuta egotea.
-Lanbiden gutxienez 18 hilabetez erregistraturik egotea, edo behintzat, azkeneko 24 hilabeteetan, 18 hilabetez langabezian egon izana.
-Etxegintzan, industrian, edo industriarekin erlazioa duten zerbitzuen sektorean gutxienez urte bateko lan esperientzia izatea.
Lan-eskaintza hori Lanbide.net orrialdean argitaratu egingo da, “Erabilera publikoko esparruen mantentze lanak” izenarekin. Interesdunek izena emateko aukera izango dute Lanbidek Amurrion daukan bulegoan, edo Lanbideren interneteko atarian.
Izena emateko epea ekainaren 9an hasi da eta ekainaren 23an izango du amaiera.