Hurrengo ekainaren 10an 19:00etan Udal Liburutegiak Federico Barrenengoa toponomastika espezialistak herriari eman zizkion bibliografia-funtsak aurkeztuko dituzte. Hemendik aurrera euskaltzainak bere bizitzan bildutako 1922 liburu kontsultatu ahal izango dira, gehienak Aiara bailararen eta Amurrioren inguruan.
Josune Irabien alkatearen esanetan” Liburutegiko langileek sailkapen eta katalogatze lanak egin dituzte. Funtsa honen helburua ikerketa lanak egin nahi dituen edozeinentzat izatea da”. Bibliografia Amurrioko Liburutegian egongo da horretarako bereziki prestatu duten espazio batean.
Federico Barrenengoa Arberas Amurrion jaio zen 1916 urtean. Hamasei urterekin euskara ikasten hasi zen eta Frankismo garaian AEKaren eta ikastolen alde lan egin zuen. Filosofia eta irakasletza ikasketak egin zituen eta 1979 urtean euskaltzain urgazle izendatu zuten, 2004 urtean ohorezko euskaltzain eginez. Urte bat geroago hil zen.
Toponimian eta onomastikan espezialista izanik, Aiaraldeko euskal toponimiaren inguruko lan ugari kaleratu zituen, besteak beste, El euskera de la tierra de Ayala, Toponimoa de la tierra de Ayala edota El valle de Ayala (I): de la prehistoria al siglo XVI