Iker Castellote Garcia herritarrak sinadura bilketa bidez hasi zuen txakurren aisialdirako guneak eratzeko ekimena. Hori dela eta, Omnia alderdiak, Ikerrek proposatutako ekimena mozio forman bideratzea erabaki du.
Laudion indarrean dagoen legediaren arabera, oinezkoen guneetan, txakurrek lotuta egon behar dute. Alderdiaren arabera, "Ez dago animaliak aske egoteko gunerik" eta ondorioz, txakurrek ezin dute behar bezala ariketa fisikorik egin. Omniak txakurren aisialdirako guneak egitea proposatzen du eta gainontzelo alderdiak mozioarekin bat egitera gonbidatzen ditu. Gune horietan animalirik arriskutsuenak muturrekoak eramango lituzkete eta denak aske egongo lirateke.
Gainera, alderdiaren arabera, txakurren kaka kopurua nabarmen murriztuko litzateke Laudion eta animali horiei beldur dieten pertsonek lasaiago ibiliko liratezke kaleetatik.