San Antonioren omenez egingo diren ospakizunen astebetera, asteburu honetan, XVII. Ahuntz Eguna egingo da Garrastatxun. Baranbioko baseliza urtero jendez betetzen duen jaia gaur hasiko da, bertan egingo den ahuntzen gaixotasunen eta Q sukarraren inguruko solasaldi batekin.
Arratsaldeko 20.00tan abiatuko da, Aitor Maiztegi albaitariak eskainitako hitzaldiaren ondoren, Garrastatxun parte hartu dutenentzako afaria egingo da bertako txokoan.
Igandean goiz hasiko da mugimendua, 8.15ean, Azpigorri eta Azpizuri ahuntzen VIII. lehiaketa egingo dute, aziendekin batera. Akerren pisatzearen ostean, eguerdian meza egingo da eta ondoren, 14:00etan, goizean ospatutako lehiaketen sariak banatuko dira.
Bazkaria, 14.45tan hasiko da eta hau amaitzean, 17tan Oskizola taldeak eskainitako dantza plazaz gozatzeko aukera izango da.
Horrekin batera, ekainaren 13an San Antonioren omenez meza ospatuko da eguerdiko 12tan Garrastatxuko bazelizan.