Gaur hasiko da Burlatan CEKT Espainiako txapelketa, eta bertan izango da Ibai Ruiz Amurrioko borrokalaria. Ibaik 2010ean eta 2012an Euskadikoa irabazi zuen, eta gogotsu doa.
Datozen hiru egunetan autonomia arteko kick boxing txapelketa jokatuko da Burlatako Elizgibela kiroldegian. Bertan izango da Ibai Ruiz amurrioarra, Ibai gaur egun Bilboxing taldean dabil, eta batzuetan Laudioko boxeo-taldearekin ere entrenatzen da. Ibai 2010ean eta 2012an Euskadiko txapelketan nagusitu zen amateur mailan, eta 2013ko Espainiakoetan ere txapela eskuratu zuen neoprofesional mailan. Aurten profesional mailan arituko da lehenengo aldiz.
Esan bezala, gaur bertan hasiko da txapelketa, parte-hartzaileen pisatzeekin. Bihar berriz kanporaketak jokatuko dira, eta igandean azkenik finala izango da.