Egun osoko egitaraua Amurrion euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko

Txabi Alvarado Bañares 2014ko eka. 5a, 15:18

Euskaraz bizi nahi dut eguna antolatu dute elkarlanean Amurrioko Udaleko euskara arloak eta herriko hainbat elkartek. Datorren larunbatean, ekainak 7, izango da zita.

 Goizetik arratsaldera arte luzatuko den egitaraua prestatu dute. 8:00etan hasiko da lehenengo ekintza: Amurrioko hegaztiak ezagutzeko bisita gidatua, Herriko Plazatik abiatuko dena. 11.30etan, berriz, Rugby saio irekiak egongo dira plazan, Nerbioi Rugby Taldearen eskutik. Ordu berean hasiko da Gaztelu puzgarrian saltoka aritzeko tartea, 14:00etara arte luzatuko dena.

 Gaztelu puzgarria ez dira izango haurrentzako egongo diren entretenimendu bakarra, Aspaltza elkarteak haurrentzako tailerrak egingo baititu eguerdiko hamabiak aldera. Hortaz gain, haur zein gurasoek elkarrekin aritzeko jolasak hasiko dira ordu berean, Urtxintxa eskolaren eskutik.

 Aiaraldea Irratiak ere bere presentzia izango du egunean zehar, goizean zehar bi orduko irratsaioa eskainiko baitu zuzenean. Spinninga euskaraz egiteko aukera ere egongo da, 11:00etatik aurrera.

 Bazkaria egongo da baita, 15.00etan, AEKk antolatuta. Bazkarirako tiketak 9 euroren truke lortu daitezke Kultura Etxean eta AEKren egoitzan. Bazkalostean mus txapelketa eta euskal kantuak egongo dira eta, 17:30ak aldera, “bertxosaiotxoa”, AIEBE Aiaraldeko Bertso Eskolaren partez.

 Amurrioko Eskaut taldeko kideen txanda izango da arratsaldean, umeentzako jolasak eta txokolotada antolatuko baitute, 17:00etan eta 18:00etan, hurrenez hurren. Haurrek, euren aldetik gaztelu puzgarrian aritzeko aukera izango dute berriz, 19:30etara arte.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide