Azkeneko urteak Austria eta Alemanian, jokalari bezala lehenbizi eta hauen agente bezala geroago, iragan ostean, Iñaki Bea futbol jokalari ohiak José Luis Mendilibar bizkaitarra lagunduko du Lehenengo Mailako Levanten hasi berri duen etapan.
Amurriarrak, jokalari bezala Lehenengo Mailan lehendabiziko aldiz Valladolidekin 2007an aritutakoak eta bertan Mendilibar ezagutu zuenak, Innsbrucken finkatua zeramatzan azkeneko urteak, baina Espainiako Liga nagusira bueltatzeko aukera aurkeztu zitzaionean ezin izan zuen proposamena alboratu. Uztailaren 10an hasiko dute Levanteko lehenengo taldearen aurredenboraldia zehazteke dagoen data eta lekuetan, “stage”-an Iñaki Bearen presentziarekin lehengo aldiz.
Iñaki Beak Laudioko eta Amurrioko taldeetan jokatu du profesionala izan baino lehen. Levanten erronka handia izango du, 2013-2014 denboraldia ona izan baita klubarentzat.