“amurriON” izena jarri diote euskara sustatzeko planari

 Herriko saltoki, elkarte eta enpresa txikietan euskara sustatzeko planak amurriON izena hartuko du aurrerantzean.

Udalak denbora asko darama arlo horretan euskararen erabilera areagotzeko lanean, baina orain arte lan horrek ez du irudi edo lelo zehatzik izan. Esaterako, Bai Euskarari Ziurtagiriarekin elkarlanean, herriko entitate askok lortu dute maila bateko edo besteko ziurtagiria.

 Herriko saltoki, elkarte eta enpresa txikietan euskara sustatzeko planak amurriON izena hartuko du aurrerantzean.

Udalak denbora asko darama arlo horretan euskararen erabilera areagotzeko lanean, baina orain arte lan horrek ez du irudi edo lelo zehatzik izan. Esaterako, Bai Euskarari Ziurtagiriarekin elkarlanean, herriko entitate askok lortu dute maila bateko edo besteko ziurtagiria.

Artez enpresaren laguntzarekin sortu du Udalak lelo hori, eta haren bidez baikortasuna eta kalitatea transmititu nahi ditu: Amurrion, euskara erabiltzeak on egiten duela, hain zuzen.

Beraz, aurrerantzean, Amurrioko Udalak merkatariei, ostalariei, elkarteei eta enpresa txikiei eskaintzen dien hizkuntza-aholkularitza eta itzulpen- eta errotulu-zerbitzua lelo horren pean joango da. Etorkizunean antolatutako egitasmo eta kanpainetan ere erabiliko da.

Kanpaina horietako lehena, hain zuzen, “Eskatu euskaraz eta saria irabazi” izango da. Atzo hasi zen, eta ekainaren 16an amaituko da. Kanpainaren xedea euskararen erabilera handitzea eta herriko saltoki euskaldunetan kontsumi dadin bultzatzea da. Euskaraz eskatzen duten bezeroei, arraspatzeko txartel bat emango zaie, eta zortea izanez gero, saria irabaziko dute.

Saririk gabeko txarteletan, dena den, bezeroak izena eta telefono-zenbakia jarri ahal izango ditu, eta ekainaren 23an landetxe batean gau baterako egonaldia zozkatuko da izena eman duten parte-hartzaile guztien artean.

Honen guztiaren harira, Udalak zera gogoraraz nahi izan du: euskara sustatzeko egitasmoan parte hartu nahi duen edozein ostalarik, merkatarik, elkartek edo enpresa txikik, Artez enpresarekin jartzea baino ez daukala, merkataritza@artez.net helbide elektronikora idatziz, edo 944 480 000 telefono-zenbakira deituz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide