2014 urteko Udal Aurrekontuak herritarren aurrean aurkeztu eta azalduko dituzte maiatzaren 22an 18:30ean. Udaletxean bertan izango da, Udalak eramaten ari den partaidetza prozesuaren baitan aurrerapausoa emateko asmoz.
Aurrekontuak maiatzaren 8an indarrean sartu eta martxoaren 20an onartuak izan ziren. Udal osoko bilkuran onartu ziren eta EAJk eta PSE-EEk alde bozkatu zuten, PP abstenitu zen eta EH Bilduk aurka bozkatu zuen.
Aurtengo aurrekontua aurreko urteko %4,5 baino gutxiago da, guztira 13.033.954 euro. Jaitsiera horrek inbertsio atalean eragina izango duela dio Udalak. Aurrekontu horren barruan San Jose Zabaleko auzoko urbanizatzea eta ur horniketa sarea dago. Gainera, San Anton plazako estalketa, El Reforren egingo den zelaia, kale argiteriaren hobekuntza, eta autokarabanentzako parkingen aurrekontuak ere agertzen dira.