Iñaki Salvador jazz pianistak kontzertua emango du

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2014ko mai. 28a, 08:00

Iñaki Salvador pianistak eta Ainara Ortega abeslariak Cine para Dos y Terron de Jazz izeneko kontzertua emango dute Amurrio Antzokian maiatzaren 31n 20:00etan. Sarrerak 4 euro balioko ditu eta entzun ahal izango diren abestiak filmetakoak izango dira. Gainera, ekainaren 6an, 20:00etan J. Uruñuela Dantza kontserbatorioaren ikuskizuna egongo da eta sarrera doakoa izango da.

Iñaki Salvador pianistak eta Ainara Ortega abeslariak Cine para Dos y Terron de Jazz izeneko kontzertua emango dute Amurrio Antzokian maiatzaren 31n 20:00etan. Sarrerak 4 euro balioko ditu eta entzun ahal izango diren abestiak filmetakoak izango dira. Gainera, ekainaren 6an, 20:00etan J. Uruñuela Dantza kontserbatorioaren ikuskizuna egongo da eta sarrera doakoa izango da.

Jazz estilotik jatorriz. kontzertuan pelikula Estatu Batuarretako pasarte dibertigarriak zein malenkoniatsuak interpretatuko dira. Salvadorrek pianoa eta akordeoia joko du eta Ortegak abestu, klakea dantzatu eta biolina joko du.

Iñaki Salvador ( Donostia, 1962) pianista, musikagilea, akordeoilaria eta moldaketagilea ere bada. Hainbat musikarien diskoetan parte hatu du, besteak beste, Mikel Laboaren piano-jotzailea izan zen hogei ta bost urtez. Oskorri taldearekin edota Luis Eduardo Auterekin ere lanean aritu da eta telebista zein zinemarako konposizioak egin ditu. Egun, jazz munduan ospetsua da eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolan ematen ditu klaseak.

Ainara Ortega biolin-jotzailea, aktorea, eta jazz abeslaria da. Mac Jeara´s Band-en hasi zen baxua jotzen eta abesten eta 2006. urtean Musikene eskolako Jazz ikasketetako lehenengo emakumea izan zen. Hainbat musikariekin lan egin du, hala nola, Joaquín Chaconekin, eta Bob Sandsen Big Band taldean dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide