San Anton plaza estaltzeko proiektua aukeratu dute jada

Amurrioko Udalak prentsa-ohar bidez adierazi du “San Anton Plazako Estalkia” lehiaketako epaimahai kalifikatzaileak aukeratu duela jada zein proposamen izan den garailea. Proposamenari Alde batera deritzo, eta egileak bi hilabete izango ditu orain eraikuntza-proiektua idazteko. Gauzak ondo bidean, beraz, proiektua eta pleguak uztailerako onartuko ditu Udalak, obrak lehenbailehen esleitu ahal izateko. Hala, bada, eraikuntza-lanak azaroan hastea eta datorren urteko maiatzerako amaitzea espero dute udal-ordezkariek.

Amurrioko Udalak prentsa-ohar bidez adierazi du “San Anton Plazako Estalkia” lehiaketako epaimahai kalifikatzaileak aukeratu duela jada zein proposamen izan den garailea. Proposamenari Alde batera deritzo, eta egileak bi hilabete izango ditu orain eraikuntza-proiektua idazteko. Gauzak ondobidean, beraz, proiektua eta pleguak uztailerako onartuko ditu Udalak, obrak lehenbailehen lizitatu ahal izateko. Hala, bada, eraikuntza-lanak azaroan hastea eta datorren urteko maiatzerako amaitzea espero dute udal-ordezkariek.

Alde batera proposamenean jasotakoaren arabera, oraingo estalkia eraitsi egingo da. Haren ordez jarriko den estalkiaren kanpoko azala polikarbonatu zeharrargikoa (transluzidoa) izango da, eta Amurrio inguruko pinu-zuraz egindako xaflez osatua egongo da.

Hasiera batean 65 proiektu aurkeztu ziren Udalak deitutako ideia-lehiaketara. Gero, apirilaren 14an, epaimahaiak horietatik bost aukeratu zituen, eta, herritarrek, hain zuzen, bost horietatik gustukoen zutena zein zen adierazteko aukera izan dute maiatzean zehar.

Azken hitza, dena den, lehiaketako epaimahai kalifikatzaileak izan du. Izan ere, Alde batera ez da izan herritarren proiekturik gustukoena, baina azkenean hura izan da garailea, epaimahaiak hala erabakita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide