Ze Esatek eta En Tol Sarmiento Amurrioko Jaietan

Erredakzioa 2014ko mai. 23a, 10:49

Amurrioko Udalak iragarri du 2014ko herriko jaiak abuztuaren 12an hasi eta abuztuaren 17an bukatuko direla. Egun bat gutxiago izango dute beraz jaiek baina jarraian ospatuko dituzte.

12an izango da txupina. Ramón Zurimendi Aztarna elkarteko kideak irakurriko du. Eta gauean En Tol Sarmiento taldeak joko du Juan Urrutia plazan. Ze Esatek taldearen kontzertua, bestalde, uztailaren 14an izango da, koadrilen egunean.

Egun guztietan erromeriak edo berbenak antolatu dituzte.

Horretaz gain, abuztuaren 13an nagusien eta umeen eguna ospatuko dute eta besteak beste, zezen plazan animaliekin ikuskizuna eskainiko dute. Plazan 5D zinema egongo da.

Jaiei amaiera emateko eta Iguarrakoa agurtzeko desfilea egingo dute herritar mozorrotuekin eta egun berean J.J. Vaquerok -El Homiguero telebista saioko kolaboratzailea- bakarrizketa egingo du Amurrio Antzokian. Antzerkia ere ikusteko parada egongo da kalean.

Gastronomiari ere tartea egingo diote, txapelketa eta pintxoen bitartez eta kirolaren esparruan, herri kirolak, esku pilota partidak, txirridula lasterketak eta futbol partidak antolatuko dituzte. Umeentzako puzgarriak egongo dira, 14an adibidez.

Zezenzaleek, oro har, hitzordu ezberdinak izango dituzte.

Aurrekontua

Jaiak antolatzeko aurtengo aurrekontua 145.418 eurokoa da. Amurrioko 22 elkartek parte hartu dute antolakuntza lanetan eta egitarauaren aurrerapena atzo egin zuten Josune Irabien alkateak, Nuria López zinegotziak eta Kontxesi Elejalde kultura teknikariak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide