Jose Uruñuela konpositorea omenduko dute

Erredakzioa 2014ko mai. 23a, 07:17

Omenaldia egingo diote Jose Uruñuela konpositore eta musikologoari datorren maiatzaren 24an. Amurrioko Antzokian izango da zita, 20:00etan.
Uruñuela Gazteizen jaio zen 1891an, eta Donostian hil zen 1963an. Baina bere bizitzaren zati handi bat Baranbion pasa zuen. Bertan bizi zela ezagutu zuen Aita Donostia, berarengan eragin handia izan zuena. Aiaraldean bizi zela konposatu zuen baita zuen bere obraren zatirik handiena, omenaldiaren antolatzaileek azaldu dutenaren arabera. “Maitea nun zira” abestia, adibidez, garai hartan konposatu zuen.

Gerra Zibila hasi zenean Kanbora egin zuen ihes, eta bertatik Parisera joan zen gero. Bertan Sakharoff edo Bejart bezalako dantzaren munduko pertsonalitateen lagun egin zen, eta koreografo eta dantza-maisu lanean aritu zen. Parisetik Madrilera egin zuen salto, eta denboraldi batez han egon zen bizitzen. Urte batzuk geroago, Donostian bizitzen ari zela, euskal baleta sortzen saiatu zen, lortu ez zuen arren.

Hainbat elkartek hartuko dute parte maiatzaren 24ko omenaldian. Besteak beste, Amurrioko Abesbatza, Elvira Illana Expeleta eta Maitane Zaballa dantzariak, Jose Uruñuela Udal dantza kontserbatorioa eta Julen Guaresti txistularia oholtzaratuko dira Amurrioko antzokian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide