"Ilustratzaile lanari balio artistikoa ematen zaio, baina inoiz baino okerrago dago ordainduta"

Erredakzioa 2014ko mai. 22a, 09:12

YOLANDA MOSQUERA (Amurrio, 1973) ilustratzailea da eta duela gutxi Emirerrietan egon da ohorezko aipamena jasotzen. Arte Ederrak ikasi ditu eta bere bizitza profesionala umeen liburuetara bideratu du.

Duela gutxi saria jaso duzu Arabe Emirerritan, nola lortu duzu?

YOLANDA MOSQUERA (Amurrio, 1973) ilustratzailea da eta duela gutxi Emirerrietan egon da ohorezko aipamena jasotzen. Arte Ederrak ikasi ditu eta bere bizitza profesionala umeen liburuetara bideratu du.

Duela gutxi saria jaso duzu Arabe Emirerritan, nola lortu duzu?

Ilustrazioa argitarapen esparruan nazioarte mailan erakusketa ezagunak daude (Estatu Batuak, Korea, Mexiko, Italia...) eta umeentzako liburuen azokak. Bertan hautatzen dituzte ilustratzaile sorta bat erakusketa eta katalogoa osatzeko.

Lana bidali behar duzu eta profesionalek osatutako batzorde batek zeintzuk agertuko diren katalogoan. Hautaketak saria suposatzen dut gehienetan eta horren bitartez zure lana zabaltzeko modua duzu. Bestalde, ospea lortzeko modua ere bada, sariak oso oparoak izan ohi dira eta parte-hartzaileen kopurua oso handia.

Munduko ilustratzaile ugarik bere lanak aurkezten dituztela aintzat hartuta hautatua izatea berez saria izan ohi da.

Saria Sharjah-ko umeentzako liburu azokan jaso nuen. Ohorezko aitorpena zen pasa den urteko bukaeran egindako ilustrazioen harira. Asturiasen argitaratutako umeentzako olerki eta abestien liburu batean agertu ziren.

Nola jaso zenuen albistea, ezustea izan zen?

Erabat. Hasieran ez nuen sinisten. Gainera izugarria da beste herrialde batera joateko gonbidapena egitea, gastu guztiak barne. Ez da askotan gertatzen beraz oso zorionekotzat jotzen dut nire burua.

Nolakoa izan da bidaia?

Egun gutxi izan dira baina dagoen ezberdintasun kulturalaz ohartzeko balio izan dit. Alor sozialean zein artistikoan.

Azoka honek Egipto, Libano, Irak, Siria, Sudan, Iran... lurraldetako ilustratzaileak ere jasotzen ditu. Horrelako kultura ez daude ikusgai munduko beste azoka batzuetan eta joera estilistikoak ezberdinak dira.

Orokorrean ezberdintasun kulturala hor dago, baina Emirerriak, sumatu dudanez, mendebaldeko gaurkotasunari egokitzen saiatzen ari da bere ohiturak ahaztu gabe.

Horre eredu argia da umeentzako liburuentzako bakarrik antolatzen duten azoka. Hiru urte ditu bakarrik azokak eta atzerriko eragina duen arren berezko izaeran kulturala erabiltzen du.

Sari gehiago lortu dituzu?

2011n ilustrazio sari bat eskuratu nuen eta argitaratu nuen nire lehen lana -album euskarrian-. Hurrengo urtean ilustrazio horiek Euskadi Literatura Sarian finalistak izan ziren. Nire azkenengo saria mural bat margotzea izan da, Gasteizen egiten den “Muralia 2012”-an. Umeentzako ilustrazioan aurten hautatu naute Guadalajarako -Mexiko- katalogo iberoamerikarrean. Italian Paduako Diozesar Museoaren katalogoan ere egongo naiz. Ez dira berez sariak baina egindako lana aitortzen dute eta horrek pozten nau.

Momentuz sari hauek nire lana sendotu dute eta egunero saiatzeko eta hobetzeko balio didate. Espero dut nire lana gehiago ezagutarazteko balio izatea.

Nahiz eta sariak lagundu dezakeen, helburuak lortzeko dagoen sekretu bakarra lan jarraitua da, ez dago miraririk.

Ilustrazioaren aldetik, zer da gehien gustatzen zaizuna?

Balio-aniztasuna. Euskarri ezberdinetan erabili daiteke (karteletan, ontzietan, egunkarietan, egunkarietan, liburuetan, oihaletan...). Arte-lan txikiak sortzea da erabiltzaile bakoitzeko.

Ilustrazioa hainbat lekutan dago. Ardoaren etiketan, sukaldeko egutegian, sofa batean, egunkarian, testu liburuetan, oparien paperean eta gero eta gehiago helduen literaturan.

Euskarri guztiek ilustrazio bat eraman dezakete eta hau komunikazio moduan edo apainketarako erabili daiteke, helburuaren arabera. Ilustrazioak hainbat esparrutan dago, konplexutasun artistiko eta kontzeptuala album ilustratuetan edo dekorazio grafikoetan.

Nola heldu zara mundu horretara?

Nire kasuan duela ez asko heldu nintzen. Arte Ederrak ikasi nituen eta berezitu nintzen diseinu grafikoan 1998an. Baina duela sei urte deskubritu nuen umeentzako ilustrazio graduondokoa Bartzelonan eta hara joan nintzen.

Umeentzako liburuek maitemindu ninduten eta erabaki nuen horretan zentratu nahi nintzela gai horretan baina ez da hain erreza adin eta behar batzuekin.

Modu oso serioan eta profesionalki bakarrik eman ditut hiru urte. Beraz momentuz ezinezkoa dut ilustrazioari esker bizitzea. Ez dit denborarik eman merkatuan sartzeko, hau da, argitaletxeek ez dute nire lana aitortu nire lana eskatzeko.

Merkatu horretan sartzeko garrantzitsua ere bada ilustrazio komertziala edo artistikoagoa egiten duzun. Azken horretan oso zaila da irautea eta ni orain arte esparru horretan zentratu naiz. Aukera suizida da baina egin dezaket nire senideen babesari esker.

Dena den hurbil daukadan jendea ilustrazio profesionalari esker bizi da, beraz, bai, posible da.

Egun gero eta jende gehiagok lan egiten du horretan, ikastetxe gehiago daude, ikasle gehiago, jende berria eta batzuk oso ondo prestaturik, baina badaude ere lan txarrak merkatua gainezka dagoelako.

Modu horretan merkatua debaluatzen da, kontratu okerragoak daude eta gero eta okerrago ordaintzen dute. Hori krisialdia aintzat hartu gabe.

Aspaldi, duela 20 edo 40 urte ez zeuden hainbesteko aipamen eta aitorpenik, saririk edo azokarik.

Ilustratzaileak dekoratzaileak bezala tratatzen zituzten, ez artista gisa eta bere izenak ez ziren aitortzen haien lanetan. Baina lanak hobeto ordaintzen zituzten edo behintzat ilustratzaileek lan nahiko zuten irauteko, gutxiengo baten lana baitzen.

Bitxia da egun ilustratzaile lanari balio artistikoa ematea, baina inoiz baino okerrago egotea ordainduta. Hala ere... Mundua ilustratzailerik gabe oso goibela izan litzateke!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide