“Puerto Lápice” izena izango du Amurrion irailetik aurrera egingo den IV literaturari burruzko topaketa tailerrak.
Amurrioko hogei bat literaturazale inguru bilduko dira lan-talde honetan. Tailerra 7 saiotan bananduko da, beti ere ostegunetan, irailaren 25ean, urriaren 9an, urriaren 23an, azaroaren 6an, azaroaren 20an, abenduaren 4an eta abenduaren 18an, bi asterik behin, alegia.
Amurrioko Kultura Etxean izango da hitzordua, 19:15etatik 20:45etara. Bertan testu ederrak irakurri, errezitatu edo entzun ahal izango dira. Baina hori bakarrik ez, topaketa hauetan parte hartzen dutenei publikoaren aurrean hitz egiteko, testu txikiak idazten ikasteko eta hausnarketa bideak jorratzen ikasteko tresnak eskainiko zaizkie. Hauexek baitira literaturaren bitartez zeharka landuko diren gaitasunak.
Saioetan XVII mendeko literatura jorratuko da gehien bat, beraz, oinarri eta abiapuntutzat barrokoko lan nagusiak hartuko dira.