Amurrioko Udaleko kultura sailak hondartzara bidaiak antolatuko ditu uztailean zehar. Aurreko urteetan egin duen bezala. Bidaia horien helburua funtsean autobus zerbitzu bat eskaintzea da auto pribatua erabiliz hondartzara joateko zailtasunak dituen jendeari.
Busak ,uztailaren 1ean hasita, asteartero aterako dira, goizeko 9:00etan Araba kaletik eta arratsaldeko 20:00etan bueltatuko dira Amurriora.
Hondarribia, Donibane Lohizune, Donostia, Santander eta Zarautzeko hondartzetara bidaiatzeko aukera egongo da hurrenez hurren. Bidaiak 8 euroko kostua izango du Amurrion erroldatutako pertsona nagusientzat eta Onieva bus konpainiarekin egingo dira.
Esan bezala aurreko urteetan ere antzeko ekintzak antolatu dira herrian. Iaz 871 billete saldu ziren guztira eta Zarautzeko hondartza izan ezik aurtengo hondartza guztietara bidaiatzeko aukera egon zen.