Txakolina izango da protagonista igandean

Erredakzioa 2014ko mai. 15a, 12:00

Maiatzaren 18an, igandea, ospatuko dute Amurrioko Txakolin Egunaren XVI. Edizioa. Arabako Txakolinak du protagonismo osoa jaian, baina tokiko ekoizleek, artisauek eta hainbat elkartek ere bere lekua izango dute jaian.

Dagoeneko Txakolin Egunari lotuta dagoen ekintza bat -hitzaldia- egin dute, baina igandean egitarau gehienaren txanda helduko da.

Maiatzaren 18an, igandea, ospatuko dute Amurrioko Txakolin Egunaren XVI. Edizioa. Arabako Txakolinak du protagonismo osoa jaian, baina tokiko ekoizleek, artisauek eta hainbat elkartek ere bere lekua izango dute jaian.

Dagoeneko Txakolin Egunari lotuta dagoen ekintza bat -hitzaldia- egin dute, baina igandean egitarau gehienaren txanda helduko da.

10:30ean udaletxean mahats-biltzearen aurkezpena egingo dute. Ordu erdi geroago Carlos Larrinagari hil ondoko saria eta aurreskua izango da. Eta 11:30ean hasiera emango diote jaiari txupinaren bitartez.

Orduan txakolin eta tokiko ekoizleen produktuak erosteko eta dastatzeko aukera egongo da Amurrioko Juan Urrutia Plazan eta Larrinaga kalean. Antolakuntzak bere standean Basatxerri, Label kalitatezko Oilasko Lumagorria, Kantauriko antxoak, txitxi-burruntziak, Label kalitatezko Euskal Hanburgesa, Amurrioko odolostea, txistorra, saltxitxa zuriak eta kreole txorizoa jateko tiketak salduko ditu plazan.

Garrafa lehiaketa

Bestalde, Aiaraldeko I. Garrafa lehiaketa egingo dute txakolina erabiliz. 14:00etan jakinaraziko du epaimahaiak nor izango den irabazlea.

Musika

Kontzertuak ere ez dira faltako. Vital Kutxako Bandak emanaldia eskainiko du eta San Anton plazan zeltiar kontzertua egongo da “AmurrioWhistles&Co” taldearen esku eta jazzak ere bere tartea izango du “Amurrio Modern Band”-i esker. 12:00etan eta 13:00etan hurrenez hurren.

Bukatzeko 15:30ean Erromeria dantzatzeko parada egongo da.

Talde eta elkarte anitzen mezua

Gainera, goizean zehar hainbat taldek bere mezua zabalduko dute Amurrion. Hauteskunde europarretan parte hartzen dute alderdi askok mahaia jarriko dute eta Fracking Ez Aiaraldeak sinadura jasoko ditu haustura hidraulikoaren aurkako herri ekimen legegilea sustatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide