Amurrioko herritarrek zein inguruko edozein herritako biztanleek Bañueta Kiroldegiaren instalazioak erabil dezaten erraztasunak emateko eta bazkide berriak erakartzeko helburuarekin, Udalak ekimen bat sortu du.
Horrela, maiatzaren 15etik ekainaren 15era ez dute matrikula ordaindu beharko eta gainera, kiroldegiko instalazio guztiak erabili ahal izango dituzte, udako igerilekuetan doako sarrera izango dute, ikastaroetan lehentasuna eta deskontuak izango dituzte, eta Tolosa, Hondarribia, Villabona, Lizarra eta Carparsoroko kiroldegietan doako sarrera izango dute. Guztira, 59,90 euroko aurrezpena izango da.
Kanpainak eskaintzen dituen baldintzak honako hauek dira: sei hilabeteko iraupena, azaroa barne; dagokion hilabeteko kuoten ordainketa; eta aurretik alta eman ondorengo ordainketak egin gabe ez izatea.
Egun abonua dutenek ere alta tramitatu ahal izango dute dagokion fitxa sinatuz, eta berriek datu pertsonalekin inskripzio-fitxa bat bete beharko dute argazki bat erantsirik eramango duelarik. Argibide gehiago nahi izanez gero, 945 393 642 telefonora deitu daiteke edota kiroldegira bertaratu.