Tubos Reunidosek urteko lehenengo hiru hilabeteak 2,3 milioiko irabazi garbiekin itxi du, pasa den urtean baino %98 gehiago. Enpresak 2014-2017 bitarterako plan estrategiko berria diseinatu du, 108 milioiko inbertsioa aurreikusita, salmentak 350etik 600 milioira handitzeko helburuarekin. 2013an 6,64 milioi garbi irabazi zituzten.
Irabazietan pisu gehien hartzen duena soldadura eta banaketarik gabeko tutuen salmenta da. Guztira salmenten %89,4a suposatzen du. Arduradunen arabera irabazien igoera aldaketa gehiegirik jasan ez duen merkatuan eman da. Gainera, espainiar estatuan %16a saltzen dute soilik, haientzat minimoetan mugitzea dena.
Hazkuntza pasa den urtean ereindako lanetik datorrela ondorioztatu dute. Izan ere, Amurrion tutuak tratatzeko makina berriak jarri zituzten. Horien bidez produktu hobe eta aurreratuagoak eskainiko dituztenaren konfiantza dute arduradunek.
Hori izango dute hurrengo hiru urteetan gida lerro. Jakinarazi dutenez, lehiakortasuna gero eta gogorragoa den merkatuan, enpresari maila altuagoa ematea izango dute helburu diseinatutako plan estrategikoarekin.
Hori dela eta, fabrikatzaileak izateaz aparte, antolakuntza komertziala indartzeko apustua egingo dute, “zerbitzu totala” eskaintzeko helburuarekin. Inbertsioen gehiengoa, hala ere, OCTG tutueriari hariak gehitzean hala nola 28’ra arteko tutuak ekoiztu ahal izateko zulagailuaren egokitzean egingo dute.